Mugimenduaren seigarren urteurrena ospatzeko eta pentsio publiko duinak aldarrikatzeko mobilizazioa egin du Uribe Kostako Pentsionisten Plataformak

Iker Rincon Moreno 2024ko api. 15a, 10:05

Aurreikusitako babesa jaso ez arren, pentsionisten problematikaren berri ematen eta arazoak salatzen jarraituko dutela iragarri zuten apirilaren 7an Uribe Kostako Pentsionisten Plataformako kideek, Berangon.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren seigarren urteurrena ospatzeko asmoz, eskualdeko manifestazioa egin zuen Uribe Kostako Pentsiodunen Plataformak, apirilaren 7an, Berangon. Deitzaileek deitoratu dutenez, hitzordua ez zen aurreikusitakoa izan, ez baitzuten lortu esperotako erantzuna, ez tokiko Udalaren partetik, ez bertako talde batzuen artean. Hala ere, guztira, 80 pertsona batu zitzaien mobilizaziora, tartean, Berango Kantarikoak.

Manifestazioaz gainera, hildako pentsionistak gogoan izan zituzten, eta datozen egunetarako aurreikusitako hitzorduen berri eman zuten, besteak beste.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun