Liburuaren Egunaz gozatzeko egitarau oparoa prestatu dute Berangon

Iker Rincon Moreno 2024ko api. 16a, 10:14

Liburu azoka bat, artxiboko irudian.

Askotariko liburuak erosteko, trukatzeko eta, nola ez, irakurtzeko eguna izango da zapatua, hilaren 20a, Berangon. Izan ere, Liburuaren Eguna ospatuko dute udalerrian, hain zuzen frontoian, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Adin guztientzako jarduerak egongo dira.

Egitaraua:

Apirilak 20. zapatua

  • 12:00-15:00 eta 16:30-19:00 Liburu-denden postuak, liburuen trukeak eta irakurtzeko txokoa.
  • 12:30-14:00 Liburuaren eta egile-eskubideen munduko egunaren tailerrak.
  • 13:30 Ipuin Lehiaketaren sari-banaketa.
  • 17:30-19:00 Diskotxiki.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun