Udalerriko genero-mapa osatzen jarraitzeko hitzorduak deitu ditu Berangoko Udalak apirilaren 23rako eta 25erako

Erredakzioa 2024ko api. 16a, 10:35

Berangoko genero-mapari buruzko tailerretako eta galdetegiko emaitzak aztertu ondoren, ibilbide bi aztertuko dituzte datozen egunotan, antzemandako puntuak kalean bertan aztertzeko. Horretarako, zuzenean arazoak aztertu ahal izateko, hitzordu bi jarri dituzte: apirilaren 23an, Udaletik Santa Anara bitartean; eta apirilaren 25ean, metro-geltokitik La Millara. Irteeran goizez eta arrastiz egingo dituzte.

Berangoko Udalak emakumeentzat horren seguruak ez diren eremuak detektatzen jarraitzen du, genero-mapa bat osatze aldera. Hurrengo urratsa antzemandako ibilbide bi aztertzea izango da, eta horretarako hitzordu bi jarri dituzte:

  • Apirilak 23, martitzena
    • 12:00etan eta 21:30ean, Udala-Kirolgune-Santa Ana ibilbidea.
  • Apirilak 25, eguena
    • 12:00etan eta 21:30ean, metro-geltokia, Kurtze-Moreaga-La Milla ibilbidea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun