Bigarren huste-saiakera bizi izango du eguenean Berangoko Otxantegi Herri Lurra egitasmoak

Iker Rincon Moreno 2024ko api. 17a, 13:57

Joan den azaroan Berangoko Otxandategi dorretxearen inguruan okupatutako lurrak husteko saiakera bertan behera gelditu ostean, Otxantegi Herri Lurra egitasmoko kideek proiektuaren bigarren urteurrena ospatuk zuten joan den zapatuan; hala ere, gogoratu dute oraindino ere huste-arriskuak bertan jarraitzen duela, biharko, apirilaren 18rako bigarren saiakera egongo delako.

Azaroaren 23an bizi izandako desalojatzeko lehen saiakera horren ostean, bihar, eguenean, izango dute arrisku hori bigarrenez. Hori dela eta, “elkartasuna” eskatu dute berriz ere hustea bertan behera gera dadin eta proiektuaz gozatzen jarrai dezaten. Hartara, deialdia egin dute jendea hurbil dadin, goizeko 8:30ean antolatutako gosari herrikoira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun