Maiatzaren 7an izango da Otxantegi Herri Lurreko huste-saiakera

Nahia Martinez Gondra 2024ko api. 29a, 13:20

08:00etan "gosari desobedientea" egingo dute, eta 09:00etan elkarretaratzea.

Berangoko Otxantegi Herri Lurreko ekintzaileek jakinarazi dute hirugarren huste-saiakera maiatzaren 7an izango dela, hurrengo asteko martitzenean. Horregatik, 08:00etan, "gosari desobedientea" antolatu dute goiz-goizetik indarrak hartzeko. Beranduago, 09:00etan, elkarretaratzea egingo dute Otxantegiko lurren kanpoaldean. Argi adierazi dute "lurraren defentsan jo ta ke" jarraituko dutela.

Ekintzaileek nabarmendu dute elkartasun mota oro "ezinbestekoa" dela. Horregatik, gunearen barruan eroso sentitzen ez diren lagunei jakinarazi diete 09:00etako elkarretaratzera batu daitezkeela, modu horretan ere, babesa adierazteko aukera izango baitute. Hala, gogorarazi dute aurreko bi huste-saiakerak gelditzea lortu zituztela jendearen elkartasunari esker.

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Otxantegi Herri Lurra (@otxantegi)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun