Bizkaiko txirrindularitza-eskolako kirolariak UdaberriKopa egitasmoan murgilduta daude joan den martxoaren 3tik, Markinan abiatutako lasterketan. Ordutik hainbat proba egin ostean, domekan, hilaren 12an, Berangon izango dute hitzordua, 10:30ean. Bertan arituko dira benjamin, hasiberri eta infantilak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!