Berangoko udalekuetan izena emateko epea zabalik, maiatzaren 6ra arte

Iker Rincon Moreno 2024ko mai. 1a, 12:54

Besteak beste, gazteek surfa egiteko irteerak izango dituzte.

Urtero legez, Berangoko Udalak neska-mutilentzako udalekuak antolatu ditu udarako, ekainaren 24tik uztailaren 19ra arte, hain zuzen ere. Saioak euskaraz eta ingelesez izango dira, eta horietan parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, maiatzaren 6ra arte. Prezioa 210 eurokoa izango da berangoztarrentzat; 414 eurokoa erroldatuta ez daudenentzat.

Udalekuetan izena eman gura dutenek Berangoetara jo beharko dute, edo emaila bidali berangokultura@berango.org. Udalekuak adinaren arabera banatuta egongo dira: udako Ludotxiki, 2021 eta 2019 artean jaiotakoentzat; udako Ludoteka, 2018 eta 2016 artean jaiotakoentzat; eta udako Ludokluba, 2015 eta 2013 artean jaiotakoentzat. Udalekuok 10:00etatik 14:00etara arteko ordutegia izango dute, baina irteteko ordutegi malgua izango dute Ludotxikikoek. Gainera, goiztiarren gela egongo da, 10 euroko kostu gehigarriagaz, 09:00etatik 10:00etara.

Egitasmo bakoitzak bere txangoak egingo ditu.

Ordainketak egiteko azkenengo eguna maiatzaren 24a izango da. Arduradunek azaldu dutenez, programa guztiak euskaraz izango dira, ingelesa ere sustatuta, eta Berangon erroldatutako umeek izango dute lehentasuna, leku-kopurua mugatua izango baita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun