Berangoetako Kultur Etxeko fatxada birmoldatzeko lanak daborduko eginda daudela iragarri du Udalak. Jarduketa horren kostua, guztira, 150.461,49 eurokoa izan da (BEZa barne), eta, horretarako, 55.960,2 euroko diru-laguntza lortu du Aldunditik 2023 Azpiegiturak izeneko programaren kontura. Lanei dagokienez, zereginen artean egon dira eraikinaren kanpoko fatxadak eta estalki lauak birmoldatzea fatxaden kanpoaldetik isolamendu termikoko sistema gehitu dute, poliestireno hedatuzko xaflen bidezko isolamendu termikoa duena. Sistema horrek, ordura arte egondako akatsak zuzentzeaz gain, eraikinaren portaera termikoa eta azpiegituraren eraginkortasun energetikoa hobetuko ditu.