Partiduak goizeko 11:30ean hasiko dira eta epaile lanetan arituko da Endika Garcia.
Berangoko frontoiak 25 urte beteko ditu, eta, horregatik, partidu batzuk antolatu dituzte data berezi hau ospatzeko. Hala, maiatzaren 25ean, zapatuan, hainbat pilotari batuko dira: Zutik taldeko gazteak, Oier Martin eta Inhar Garrita Oier Gutierrez eta Lier Vidalen aurka; Nesken binakako partidan, Lezamako Uriarte eta Andoaineko Mendizabal Donostiko Larrarte eta Lekeitioko Beitiaren kontra eta, bukatzeko, mutilen banakako partida, Urdulizko I. Bilbao eta Berangoko J.Barturen Logroñoko Gutierrez eta Ezcarayko Altuzarraren aurka.
Partiduak goizeko 11:30ean hasiko dira eta epaile lanetan arituko da Endika Garcia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!