Pasa den zapatuan, maiatzaren 25ean, Berangoko frontoiak 25 urte bete zituen. Data berezi hori eta hainbeste zirrara momentu omentzeko, ekitaldi berezia antolatu zuten. Hala, eskualdeko eta kanpoko hainbat pilotari batu ziren partidu batzuk jokatzeko. Hona hemen aste-akabuan izoztutako irudi batzuk, Berangoko Udalaren eskutik.
Besteak beste, norgehiagoka hauek bizi zituzten: Zutik taldeko gazteak, Oier Martin eta Inhar Garrita Oier Gutierrez eta Lier Vidalen aurka; Nesken binakako partidan, Lezamako Uriarte eta Andoaineko Mendizabal Donostiko Larrarte eta Lekeitioko Beitiaren kontra eta, bukatzeko, mutilen banakako partida, Urdulizko I. Bilbao eta Berangoko J.Barturen Logroñoko Gutierrez eta Ezcarayko Altuzarraren aurka.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.