Hilekoaren inguruan berba egiteko motibazioa emakumeen bizipen eta ikuspegi ezberdinak erakusteko nahitik sortu zitzaien. Duela urte eta erdi hasi ziren proiektuagaz, baina lehenago ere hilekoaren inguruko lanak jorratu dituzte. Hala, dokumentalaren bidez leku ezberdinetako emakumeen errealitatea erakusteaz gain, "guneen transformazioa" ere dute helburu: "Gune inklusiboen sorrera eta transformazioa beharrezko ikusten dugu, leku asko ez daudelako produktuen erabilera duin batentzako prestatuta".
Hala, proiektu honek euren hilekoarekiko ikuspegia aldatu die, izan ere, bakoitzaren pribilegioen inguruan hausnartzeko aukera izan dute beste herrialdeko emakumeakaz berba egin ostean. "Batzuetan, kontziente izan gabe ere, alderdi batzuetan ezjakintasuna sentitu ahal duzu, ezagutza asko falta delako hilekoaren inguruan", azaldu dute sortzaileek.
Dokumentala haiek ere grabatu dute, euren mugikorrakaz. Hala, eskualdean ikusgai egongo da bihar, martitzena, Berangoko kultur etxean, arrastiko 17:00etan.
