PACMAk Berangoko Udalari eskatu dio bertan behera uzteko ekainaren 22rako antolatutako zaldi-arrasteko ekitaldia

Nahia Martinez Gondra 2024ko eka. 21a, 11:04

PACMAk Berangoko Udalari eskatu dio animaliak entretenimendurako ez erabiltzeko alternatibak aukeratzeko. © FREEPIK

PACMA Alderdi Animalistaren Bizkaiko koordinatzaile probintziala den Maria Lopezek Berangoko Udalari gutun baten bidez jakinarazi dio biharko programatutako zaldi-arrasteko ekitaldiaren aurka dagoela. Nabarmendu du ekitaldi horretan animaliek 750 kilo baino gehiago arrastatzea aurreikusten dela, eta praktika hori "krudela eta onartezina" dela. Horregatik, Berangoko Udalari jarduera hori bertan behera uzteko eskatu dio.

Joan den martitzen goizean aurkeztu duen gutunean, PACMAk deitoratu du zaldiak oso animalia sentiberak direla eta haiekaz arrastaka ibiltzean, beharrezkoa ez den "estres eta esfortzu" egoera batean murgiltzen direla. Seinalatu du horrelako praktikek ez dutela lekurik "animalien errespetuan eta babesean aurrera egin gura duen gizarte batean".

"Gure ustez, Berangok animalien esplotazioa, abusua eta tratu txarrak ez dakarten jolas- eta kultura-jarduerak egin eta sustatu ditzake. Ekitaldia bertan behera uztea lidergoaren eta gaur egun sustatu behar diren enpatia- eta errespetu-balioekiko konpromisoaren adibide garbia izango litzateke", adierazi du koordinatzaileak.

Hori dela eta, PACMAk Berangoko Udalari eskatu dio ekitaldi hori berriz aztertzeko eta animaliak entretenimendurako ez erabiltzeko alternatibak aukeratzeko. Gainera, herritar askok kezka hori ere partekatzen dutela nabarmendu du alderdiak.

PACMAk Berangoko Udalari jarduera hori bertan behera uzteko eskatu dio.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun