Onartutako udal-ordenantzaren arabera, autokarabanek eta etxebizitza-ibilgailuek Arebeta Bideko parkingean izango dute aparkatzeko lekua, baita gaua igarotzeko ere. Horretarako aukera izango dute bertan, gehienez, 72 orduan. Hala ere, ezin izango dute bertan kanpatu, hau da, ezin izango dira mahaiak eta aulkiak bezalako elementuak ibilgailutik kanpo atera, besteak beste. Arau hori udalerri osoan egongo da indarrean.
Aparkalekuan, ur grisak eta beltzak botatzeko zerbitzua egongo da, baita ura betetzeko iturria ere.
Berangokoagaz, daborduko bi dira mota-honetako aparkalekuak inguruan, Larrabasterrakoa kontutan hartuta.
Ordenantza osorik, hemen.