Estatu mailan erreferente den Milia bueltan izango da zapatuan Berangon

Iker Rincon Moreno 2024ko urr. 8a, 12:37

Aurtengoa 36. edizioa izango da; argazkia, artxibokoa.

Bueltan da Berangoko Nazioarteko Milia, Espainiako Estatuko miliarik onena RFEAren arabera. Lasterketa urriaren 12an egingo dute, zapatuan, arrastiko 16:00etatik aurrera. Aurten ere, aurreko edizioetan bezala, mundu-mailako korrikalari onenak arituko dira lasterketan, baita udalerriko oinarrizko kirolariak ere. Udalak jakinarazi duenez, streaming bidez emango dute lasterketaren berri, YouTubetik, udalerrira bertaratzeko aukerarik izango ez dutenek lehiaz goza dezaten.

 Guztira, hainbat kategoriatan banatutako 18 proba antolatu dituzte lasterketa osatzen duten 1.609,344 metroko distantzian lehiatzeko. Bertan, lehen mailako atletakaz batera, adin eta maila guztietako lasterkariak elkartuko dira, paralinpikoak barne. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun