Nagusien izen-emateak goizeko 08:15ean hasiko dira, martxaren egunean bertan, Sei Herri tabernan; irteera 09:00etan izango da. Txikien kasuan, izen-ematea 09:00etan izango da, eta irteera 09:30ean. Ibilbidea betikoa izango da: nagusiek 16 kilometro egin beharko dituzte, "bai, Kurtze eta Azkorriko zatia ere egin beharko da, kontuz tranpekin!", ohartarazi dute antolatzaileek; eta txikien kasuan, 8 kilometro. Ibilbidea amaitzerakoan dutxatzeko aukera egongo da frontoian.
13:00etan poteo girotua egongo da Sei Herritik abiatuta, eta bazkaria 15:00etan izango da –txartelak 15 euroan erosi ahalko dira–. Txikien kasuan, 13:00etan sormen-eskulanak egiteko tartea izango dute, eta bazkaria 14:00etan egingo dute (txartelak 3 euroan erosi ahalko dira); ordubete beranduago animaziozko pelikula bat ikusteko aukera izango dute Berangoeta kultur etxean.
Sarien banaketa arrastian egingo dute, 18:00etan, frontoian.