Berangoko Udalak jakinarazi duenez, Simon Otxandategi kalean dabiltzan ibilgailuen abiadura-muga kontrolatzeko radar berria jarri dute, Armuru Bidea eta Lukategi kaleen arteko bidegurutzean. Iturriek azaldu dutenez, tokiko bizilagunek eskatu zuten makina instalatzea, "eremu horretan ibilgailuen abiadura eta istripu-tasa altuak dira-eta". Gehienezko abiadura 30 km/h-koa da, "eta egun batzuen buruan jarriko dute martxan", Udalak zehaztu duenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!