Parte hartzaile bakoitzak bere mahaia eraman beharko du, eta ezin izango du ez janaririk, ez edaririk ezta animaliarik saldu.
Berangoko Kultur Etxeak Gabonetako merkatu solidarioa eta bigarren eskukoa egingo du azaroaren 24an, domekan, frontoian, 11:00etatik 15:00etara. Postutxoa jarri gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, hilaren 11tik 15era bitartean. Horretarako, kultur etxeetako batera joan edo berangokultura@berango.org edo santanakultura@berango.org helbideetara idatzi beharko dute interesatuek.
Parte hartzaile bakoitzak bere mahaia eraman beharko du, eta ezin izango du ez janaririk, ez edaririk ezta animaliarik saldu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!