Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute azaroaren 22an Berangon

Erredakzioa 2024ko aza. 13a, 10:36

Berangoko ludoteka. © BERANGOKO UDALA

Azaroaren 22an, Moreagako ludotekan, Wabi-Sabi Natura elkarteak zuzendu gabeko joko sortzailearen tailer bat prestatu du Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, 17:30etik 19:00etara. Horretaz gozatu gura dutenek, aldez aurretik izena eman beharko dute, hilaren 18tik 21era.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun