Era berean, uztailean haur-udalekuetan egindako lan-saioen ondorioz, Udalak aurrekontu osoaren 10.000 euro bideratuko ditu hainbat ekintza zuzenean gauzatzeko, bozketa-prozesutik pasatu beharrik gabe, besteak beste, berdintasunaren aldeko film laburra eta mahai-inguruak egitea.
Parte hartzeko arauak
Berangon erroldatutako 16 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du; behin bakarrik. Norbaitek behin baino gehiagotan parte hartzen badu, haren partaidetza guztiak ezetsi egingo dira.