Berangoetako kultur etxeak ordutegi berezia izango du Gabonetan

Iker Rincon Moreno 2024ko abe. 12a, 10:09

Berangoko Udalak jakinarazi duenez, Berangoetako kultur etxeko bulegoak itxita egongo dira abenduaren 13, 20, 26, 27, 30 eta 31n; hilaren 23an eta 24an eta urtarrilaren 2 eta 3an, berriz, 09:00etatik 15:00etara egongo da zabalik.

Liburutegiari dagokionez, abenduaren 12an itxi egingo ditu ateak 19:00etan, eta 13an, berriz, 18:00etan. Eguberrietan, abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra, zabalik egongo da 09:00etatik 14:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun