Berangoko hainbat kide batzen dituen GRINpatias elkarteak 1.280 euro jaso ditu

Erredakzioa 2024ko abe. 18a, 09:37

Txeke-banaketa, Berangoko udaletxean. © BERANGOKO UDALA

Berangoko Udaleko ordezkariek 1.280 euroko txekea eman diote GRINpatias elkarteari, Cuatro Estaciones liburuaren salmentan batutako diruari esker. Horren helburua da grinpatiak ikertzea eta gaixotasun hori duten pertsonei eta senideei babesa eta laguntza ematea.

Txekea Itziar Aguinagalde alkatea eta Izaskun Zubiaur Kultura zinegotziak eman diote. Diru-kopurua Juanjo Ruiz berangoztarrak idatzitako Cuatro Estaciones liburuaren salmentari esker bildu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun