Lehiaketarako gaia "fantasia" izango dela iragarri dute udal-iturriek. Hala, horretan parte hartu gura duten kuadrillek izena eman ahalko dute otsailaren 10etik 15ra, telefonoz, 946 682 143 telefono zenbakira deituta.
Kuadrilla propioa osatzerik ez dutenek, Ludoteka eta Ludoklubeko taldeetan parte hartzeko aukera izango dute.
Martxoaren 2an, gainera, Zuberoako maskarada eta joaldunak aterako dituzte kalera.
Egitaraua
Martxoak 1, zapatua
- 17:30 Kuadrillen jaitsiera Berangoetatik frontoiraino eta mozorro-lehiaketa.
- 18:00 Txokolate-jana.
- 18:30 Disko-txiki.
- 21:00 Disko-dantza helduentzat.
Martxoak 2, domeka
- 10:15 Axgane
- 11:45 Lantzarte
- 12:45 Karabigane
- 13:30 Sabino Arana