Onartutako proiektuen artean, LED argiztatutako oinezkoen pasabideak instalatuko dira ezbehar-arriskua duten eremuetan bide-segurtasuna hobetzeko, 36.000 euroko aurrekontuagaz. Gainera, haur-parke bat eta aisialdirako gune bat eraikiko dira Etxebarri sektorean, txikientzako eremu berriak sortzeko asmoz, 46.000 euroko inbertsioagaz.
Bestalde, txakurren aisialdirako gune bat sortuko da Santa Ana eremuan, perimetro mugatu bategaz, eta horretarako 35.000 euro erabiliko dira. Azkenik, zarata-panelakaz lotutako muralismo lehiaketa bat antolatuko da, ingurunea apaintzeko 40.000 euroko partida bategaz.