Sahararen aldeko elikagai eta produktuen bilketa abiatu dute Berangon

Iker Rincon Moreno 2025ko ots. 10a, 10:25

Artxiboko irudia. CC BY SA - P. LAMEIRO

2025eko Euskal Karabana Solidarioari begira, elikagaien eta produktuen bilketa antolatu du Berangoko Udalak egunotan, hilaren 14ra arte. Horretarako, bilketa-gune nagusiak jarri dituzte nagusien etxean, Berango Merana ikastetxean eta Santa Ana eta Berangoeta kultur etxeetan.

Bilketa honen bidez, sahararren beharrak asetzeko honako produktuak biltzea proposatzen da: arroza, lekaleak, pasta, olioa, atuna eta sardina oliotan, azukrea, konpresak eta helduentzako pixoihalak.

Beste laguntza-mota bat eman gura dutenek informazio gehiago eskuratu edo dohaintza ekonomikoak egin ditzakete. Horretarako, antolatzaileek telefono zenbaki hauek jarri dituzte eskuragarri: 658 751 359 / 94 466 00 17. Diru-ekarpenak egiteko, Laboral Kutxako kontu zenbaki hau erabil daiteke: 3035 0067 60 0670035508.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun