Berangoko udal-pilotalekuko taberna kudeatzeko lizitazioa, martxan

Iker Rincon Moreno 2025ko ots. 25a, 12:37

Sabino Arana kaleko 25 zenbakian dagoen udal-frontoiko taberna kudeatzeko eta ustiatzeko lizitazioa argitaratu du Berangoko Udalak. Zerbitzu-kontratua urte bikoa izango litzateke hasiera batean, hala ere, beste urte biz luzatzeko aukera eskaintzen du proposamenak.

Urteko gutxieneko kanona 19.200 eurokoa da (BEZa barne), hau da, 800 euro hilean, baina enpresek eskaintza hori hobetu ahal izango duten euren proposamenetan. Esleipen-prozesua prozedura irekiaren bidez egingo dute, hainbat balorazio-irizpide kontuan hartuta. Hala, besteak beste, lehentasuna izango du ostalaritzan esperientzia duenak eta bezeroekiko arretari lehentasuna euskarari ematen dion eskaintzak. Berangoko udal-pilotalekuko taberna kudeatu eta ustiatzeko eskaintzak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa da, lizitazio iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; hau da, martxoaren 5era arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun