Egitarauaren baitan, apirilaren 25ean Basauriko Fun & Play Park-era irteera bat antolatuko dute, 09:45ean abiatuz eta 13:15ean itzuliz. Izena emateko epea martxoaren 10etik 17ra bitartean egongo da zabalik, berangokultura@berango.org helbidera posta elektronikoz bidalita edota Berangoko Kultur Etxean bertan.
Kolonietan egingo dituzten jarduera guztiak euskaraz izango dira, eta lau taldetan banatuta egongo dira, adinaren arabera: Ludotxiki (2021-2019 jaiotako haurrak), Ludoteka (2018-2016), Ludokluba (2015-2013) eta Gazteleku (2012-2009).
Behin-behineko zerrendak martxoaren 18an argitaratuko dituzte eta zozketa, behar izanez gero, martxoaren 20an egingo dute. Prezioak 42 euro izango dira erroldatuentzat eta 83 euro erroldatu gabekoentzat.