Goizeko 10:00etan, Torneo Amerikano modalitateagaz ekingo diote egitarauari. Bertan, B taldeko emakumeak lehiatuko dira elkarren aurka. Ondoren, eguerdiko 13:00etan, Kiniela jokatuko dute, A taldeko emakume palisten artean.
Lehiaketa honetan gomazko pilota erabiliko dute, eta Berangoko zein inguruko hainbat jokalarik parte hartuko dute: Rebollo (Berango), Aranburu (Berango), Larraskitu (Berango), Lopez de Eguiluz (Algorta), Olarte (Berango) eta Acebes (Lamiako).