Berangoko mugikortasunaren diagnostikoa egiteko herritarren iritziak bildu gura ditu Udalak

Iker Rincon Moreno 2025ko mar. 18a, 09:26

Bizkaiko Foru Aldundia egiten ari den mugikortasun-diagnostikoaren babespean, tokiko errealitatea ezagutzeko diagnostiko propioa egin gura du Berangoko Udalak eta, horretarako, auzokideen iritziak jaso gura ditu. Hala, parte-hartzea sustatzeko modu bi jarri ditu martxan: galdetegi digitala eta lan-tailerrak.

Herritarren mugikortasun-ohiturak ezagutzeko, egungo egoera aztertzeko eta identifikatutako arazo nagusiak biltzeko, parte-hartze prozesu bat diseinatu dute, azterketa teknikoa eta herritarren esperientzia uztartuko dituena.

Azken horri dagokionez, herritarrek modu bitara parte har dezakete: galdetegi digitala betez, "diagnostikorako funtsezko informazioa biltzen lagunduko diguna", udal-iturriek diotenez; eta lan tailerretan parte hartuz, zeinetan mugikortasunaren egoera aztertuko duten. Tailerrok hilaren 18an, 18:30ean, Berango Antzokian; eta hilaren 19an, ordu berean, Berangoeta kultur etxean, izango dira.

Prozesuan parte hartzen dutenen artean bidezko merkataritzako saski bi zozkatuko dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun