Maiatzaren 8an argitaratuko dute izena eman dutenen behin-behineko zerrenda, eta zozketa maiatzaren 9an egingo da Berangoko Areto Nagusian (12:00etan). Behin betiko onartuen zerrenda maiatzaren 13an plazaratuko dute, eta ordainketak egiteko azken eguna maiatzaren 23a izango da.
Udalekuen egutegia eta taldeak:
Ludotxiki (2022-2020), Ludoteka (2019-2017) eta Ludokluba (2016-2014):
-
hamabostaldia: ekainaren 23tik uztailaren 4ra.
-
hamabostaldia: uztailaren 7tik uztailaren 18ra.
Uda Gaztea (2013-2010): ekainaren 30etik uztailaren 18ra.
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara, baina Ludotxikirako irteera ordutegi malgua eskainiko dute (13:30-14:00).
Horrez gainera, goiztiarren gela ere eskainiko dute, 9:00etatik 10:00etara, 10 pertsonako gutxieneko taldeakaz eta 15€-ko asteko kostu gehigarri bategaz.
Prezioak
Erroldatuak:
-
Hamabostaldi bat: 105 €
-
Hilabete osoa: 210 €
-
Uda Gaztea: 150 €
Erroldatu gabeak:
-
Hamabostaldi bat: 207 €
-
Hilabete osoa: 414 €
-
Uda Gaztea: 300 €