Esleipen-prozesua Berangoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) baitan kokatzen da, eta udal gobernuak 2024ko martxoaren 5eko Osoko Bilkuran behin betiko onartu zuen araudi espezifikoa. Horren berri ematen duen deialdia 2025eko apirilaren 28an argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (79. zk.).
Proiektua sustapen pribatuko egitasmoa bada ere —INMOGROUP Promociones Inmobiliarias, S.A. da sustatzailea—, Berangoko Udalak tutoretza-eginkizunak beteko dituela azpimarratu du, "proiektuak duen helburu soziala dela eta".
Interesdunek modu bi dituzte izena emateko: telematikoki www.berangobarriatasadas.com webgunearen bidez, edo aurrez aurre INMOGROUPen Bilboko bulegoetan (Urkixo zumarkalea 63).
Prozesua 2025eko apirilaren 29an jarri zuten martxan eta maiatzaren 27an amaituko da, egun hori barne.