Garbigune mugikorra egongo da Berangon, maiatzaren 22tik ekainaren 5era

Erredakzioa 2025ko mai. 20a, 10:06

Artxiboko irudia.

Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte Garbigune mugikorra erabili ahal izango da Berangon, Itxaurraga auzoan, metroaren goiko aldean. Etxean sortutako hainbat hondakin berezi bertan uzteko aukera izango da, honenbestez.

Hauek dira Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzu horretan utz daitezkeen hondakinak:

  • Etxeko tresna txikiak
  • Sukaldeko tresnak
  • Etxeko olioa (ontzi itxian)
  • Sakelako telefonoak
  • Kableak
  • Pinturak eta disolbatzaileak
  • Aerosolak
  • Kutsatutako xurgatzaileak
  • Tonerrak
  • Tintazko kartutxoak
  • Metalezko kapsulak
  • Plastikozko kapsulak
  • Pilak
  • CDak, DVDak eta kaseteak
  • Erradiografiak
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun