Lanek Itze ibaiaren ertza egokitzeko eta landaretza errespetuz lantzeko jarduerak hartuko dituzte, betiere ingurumen-balioak mantentzeko xedeagaz. Ekintza honek udalerriko partaidetza-prozesuetan jasotako proposamenei erantzuten diela azpimarratu dute Berangoko Udaleko arduradunek, eta adierazi dutenez, "garapen eredu iraunkor eta parte-hartzailean duen konpromisoa islatzen du".
Pasealeku berria Berangoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorragaz(HAPO) bat datorrela ere gaineratu dute, zeinak ibaiertzeko 10 eta 12 metro arteko babes-eremuak ezartzen dituen, natur-guneak kontserbatzea eta berdeguneak sortzea sustatzeko.