Izen-emate epea irailaren 17tik 24ra bitartekoa izango da, eta plazak baino eskari handiagoa balego, zozketa irailaren 25ean egingo dute; emaitzak webgunean jakinaraziko dituzte. Ordainketak irailaren 26tik 30era egin beharko dira.
Prezioak erroldatuentzat eta erroldatu gabeentzat bereizten dira: ordubeteko saioak 18 euro hilean (erroldatuentzat) eta 36 euro hilean (erroldatu gabeentzat) izango dira; bi ordu astean, berriz, 35 eta 70 euro, hurrenez hurren. Padel ikastaroek, gainera, kuota berezia dute: 60 euro erroldatuek eta 120 euro erroldatu gabeek.
Informazio osoa eta izen-emateak udalaren kirol atarian egin daitezke.