Berangoko Udalak herritarrak gonbidatu ditu 2026ko aurrekontu parte-hartzaileetan parte hartzera

Iker Rincon Moreno 2025ko ira. 18a, 11:54

Berangoko Udalak 2026ko aurrekontu parte-hartzaileen lehen fasea jarri du martxan. Hala, herritarrek aukera izango dute euren proposamenak aurkezteko eta udal aurrekontuen zati bat zuzen-zuzenean erabakitzeko.

Udalak 150.000 euro bideratuko ditu hautatutako proiektuak gauzatzera. Horretarako, herritar guztiei dei egiten die irailaren 28ra arte euren ideiak eta ekarpenak aurkez ditzaten. Horretarako, sakatu hemen.

2025eko Aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren ondorioz gauzatzen ari diren proiektuak, honakoak dira:

  • Eremu arazotsuetan LED bidez argiztatutako oinezkoen pasabideak jartzea.
  • Haurrentzako parkea eta jolas-gunea Etxebarri sektorean.
  • Txakurren aisialdirako gunea eraikitzea Santa Ana inguruan.
  • Zarataren aurkako panelak apaintzeko muralismo lehiaketa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun