Kirolgunea berritu dute: seguruagoa, erosoagoa eta erabilera anitzagoa

Iker Rincon Moreno 2025ko ira. 22a, 11:30

Kirolgunea, berrituta. © BERANGOKO UDALA

Berangoko Udalak aurrerapauso "handia" eman du herriko Kirolgunea berritzeko, instalazioa erosoagoa eta seguruagoa izan dadin. Azaldu dutenez, azken asteetan egindako hobekuntzak kirolari, familiei eta erabiltzaileei begira diseinatu dira, bai partidetarako, bai entrenamenduetarako, baita aisialdirako ere.

Udalak berrikuntza garrantzitsuak egin ditu herriko Kirolgunean, instalazioa erosoagoa eta seguruagoa izan dadin. Binilozko kirol-zoladura berria jarri dute, inpaktuak xurgatzeko gaitasun handiagaz, eta horrek kirola seguruago eta atseginago egitea ahalbidetuko du.

Horrez gain, eskubaloi, saskibaloi eta areto-futbolerako markaketa berriak margotu dituzte, eta zeharkako eremu berri bat ere sortu dute, espazioari malgutasun handiagoa emanez eta jarduera zein jolas gehiago egiteko aukera eskainiz. Bestalde, harmailetan kristalezko hesia guztiz berritu dute, ikuspena eta segurtasuna hobetzeko.

Udalaren arabera, hobekuntza horien bidez familiek, kirolariek eta erabiltzaile guztiek askoz gehiago gozatuko dute instalazioaz, bai partidetako giroan, bai entrenamenduetan, baita aisialdirako erabiltzen dutenean ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun