162 metro koadroko eremuan kokatuta, kautxuzko zoladurari esker jolas eremu seguruagoa bermatu gura izan dute. Txoko berrien artean oreka lantzeko karrusela dago, haurrek egonkortasuna hobetzeko eta taldean ondo pasatzeko balio duena; eskalada-horma txiki eta pasabide bana ere instalatu dituzte, besoak eta hankak sendotzeko eta haurrak beren ibilbideak planifikatzera animatzeko; eta ohe txiki elastikoak, energia askatzeko eta koordinazioa lantzeko aukera ematen dutenak.
Udal-iturriek zehaztu dutenez, eremu honek psikomotrizitatea, irudimena eta elkarrekin jolasteko ohiturak sustatzea ahalbidetuko du.