Zapatuan, hilaren 11n, jokatu zuten 37. Berangoko Nazioarteko Milia eta, hala, atletismoaren festak udalerriaren erdigunea hartu zuen beste urte batez. Besteak beste, oinarrizko kiroleko probak egin zituzten, eta omenaldia egin zioten Markel Fernandezi, Berango Atletismo Taldeko harrobian hazitako atletari. Izan ere, gaur egun, Espainiako txapeldunordea eta Euskadiko errekorduna da 400 metrotan.