Sei Herriren XL. Ibilaldi Neurtua egingo dute azaroaren 16an, Berangon

Iker Rincon Moreno 2025ko urr. 20a, 17:13

Urtero legez, Sei Herri Kultur Elkarteak ibilaldi neurtuaren beste edizio bat egingo du, azaroaren 16an, domekan. Aurtengoa XL.a izango da, eta parte hartzeko ibilbide bi prestatu dituzte: 16 kilometrokoa nagusientzat eta 8 kilometrokoa txikientzat.

Izen-ematea ibilaldiaren egun berean egin beharko da, Sei Herri tabernan bertan. Nagusiek 8:15ean egin beharko dute, eta txikiek 9:00etan. Ibilaldia, aldiz, 9:00etan hasiko da nagusientzat eta 9:30ean txikientzat, parte-hartzaileen izenak esaterakoan.

Haurrentzako eta helduentzako egitarau zabala

Ibilaldiaz gain, egun osoko egitaraua prestatu dute. Umeentzako jarduerak 13:00etan hasiko dira, frontoi parean egingo duten sormen tailer bategaz. Ondoren, 14:00etan, bazkaria izango dute (3 euro/tiketa), eta 15:00etan animaziozko filma eskainiko dute Berangoeta Kultur Etxean.

Helduentzat, berriz, 13:00etan poteo girotua egingo dute, eta 15:00etan izango da bazkaria (15 euro/tiketa). Egunari amaiera emateko, sari banaketa izango da, 18:00etan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun