2025/11/09 18:00

Antzerkia

"Hiruinak"

"Hiruinak"
Berango Antzokia, Berango

Adiskidetasuna, natura eta abenturarako gogoa presente daude hiru neskaren istorio polit honetan. Neska horiek, nolabait, heroiak dira, eta beren herriak mehatxatzen dituen misterio bat argitu nahi dute. Hiru direnez eta heroiak direnez eta ipuinak kontatzen dituztenez, hiruinak deitzea gustatzen zaigu. Hiru lagunak urtero elkartzen dira berriro, haurtzarotik haientzat magikoa den espazio batean. Elkarri kontatzeko eta ipuinak, istorioak eta kondairak antzeztuz gozatzeko biltzen dira. Horretarako, eskura dituzten objektuak irudimenez erabiltzen dituzte, eta eszenan hainbat teknika ikusi ahal izango dira, hala nola txotxongiloak, itzalen antzerkia, marrazki bizidunak, narrazioa eta jolasak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun