Hurrengo urteko aurrekontuak oinarrizko zerbitzu publikoak indartuko dituela iragarri dute udal-iturriek; izan ere, iragarri dute lehentasuna emango diotela irisgarritasunari, mugikortasun iraunkorrari eta hiri-argiztapenenaren hobekuntzari.
Banaketari dagokionez, Udalak 145.000 euro baliatuko ditu sustapen- eta dinamizazio-programak garatzeko, udalerriko saltoki txikiak eta tokiko ehun ekonomikoa bizirik mantentzeko. Era berean, 630.000 euro bideratuko ditu Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearentzat, eta diru horri esker gizarte-teknikari bat kontratatuko dute, "pertsonenganako arreta indartzeko eta kalitatezko zerbitzua bermatzeko".
Santa Ana auzoko anfiteatroa estaltzeko asmoa ere iragarri du Udalak, "kultur jarduerak urte osoan eskaini ahal izateko". Gainera, umeentzako eta gazteentzako berariazko gune berriak egingo dituztela ere iragarri dute.
Kulturaren arloari dagokionez, jaietarako partidak % 15 baino gehiagoko hazkundea izango duela ere adierazi dute, "jaietako eta kultura arloko eskaintza gehitzeko eta dibertsifikatzeko". Ildo berean, 263.257 euro bideratuko dituzte Udalaren eta herriko kultur eta kirol-erakundekaz lankidetza sustatzeko.
Azkenik, hurrengo urteko aurrekontuetan partaidetza-prozesuan jasotako herritarren ekarpenak ere sartu dituztela ere azpimarratu dute udal-iturriek.
"Aurrekontu honek Udalak kudeaketa arduratsu eta hurbilarekin duen konpromisoa islatzen du, gure bizilagunen bizi-kalitatea hobetzera bideratuta baitago", nabarmendu zuen Itziar Aguinagalde Berangoko alkateak. "Berango irisgarriagoa eta jasangarriagoa izatea nahi dugu, eta herriak aukera gehiago eskaintzea guztiontzat".