Ekimena abenduaren 1etik 19ra egongo da martxan Berango Gazte Lab-en egoitzan, Sasiarte kalean. Interesa dutenek astelehenetik ostegunera 9: 00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara eman ahal izango dituzte jostailuak. Ostiraletan ere aukera izango dute 9:00etatik 14:00etara.
Ekarri daitezkeen materialei dagokienez, kanpainak jostailu osoak, garbiak eta egoera onean daudenak jasoko ditu, baita haurrentzako liburuak, mahai-jokoak eta pelutxeak ere. Osterantzean, ez dira onartuko jostailu belikorik ezta hondatutako edo egoera txarrean dauden artikulurik ere. "Gehien behar duten etxeak ilusioz bete nahi ditugu", azpimarratu dute.