
12:00etatik 14:30era bitartean, familia osoarentzako pentsatutako egitaraua izango da. Eguna kanpaien hotsagaz hasiko da eguerdiko hamabietan, eta jarraian, 12:30ean, Bilbotxeros Band taldeak kontzertua eskainiko du, plaza dantzan jarriz. Antolatzaileek aurreratu dutenez, musikaz eta dantzaz gain, beste hainbat sorpresa ere prestatu dituzte.
Galduko duzu? Hurbildu Berangora eta gozatu urteko azken egunaz!