Berangok kirolaren bidez inklusioa eraikitzen duen sareagaz bat egin du

Izaro Garcia 2026ko urtarrilaren 21a

Berangoko Udala Haszten Kirolak sustatutako sare inklusiboaren parte bihurtu da. © BERANGOKO UDALA

Berangoko Udala Haszten Kirolak sustatutako sare inklusiboan sartu da, kirolaren bidez gizarte bidezkoago eta berdinzaleago bat eraikitzeko konpromisoa indartuz. 

Urrats horren bidez, udalerriak bat egin gura du inklusioa ardatz duen lan-ildoagaz, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta hainbat udalerriren babesagaz garatzen ari den sarean.

Hasztenek azaldu duenez, ekimen honek ez du soilik kirol-jarduera sustatzen, baizik eta aukera-berdintasuna, parte-hartzea eta justizia soziala bultzatzen ditu, bereziki aniztasuna duten pertsonen integrazioa helburu hartuta. Berangoren atxikimenduak sarearen sendotzea dakar, tokiko administrazioen inplikazioa funtsezkoa baita aldaketa errealak gauzatzeko.

Egitasmoa Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Euskara, Kultura eta Kirol Sailak sustatutako zerbitzuaren baitan garatzen da. Hasztenek nabarmendu du kirolaren esparruan inklusioaren aldeko apustua egitea ezinbestekoa dela lurralde gisa aurrera egiteko, balio partekatuetan oinarritutako gizartea eraikitzeko bidean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun