Desokupazio enpresen aurkako protesta deitu dute Berangoko frontoi aurrean

Izaro Garcia 2026ko otsailaren 5a

Desokupacyl enpresak familia bat mehatxatu zuen atzo Berangon.

Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak elkarretaratzea deitu du bariku honetarako Berangon, Gudarien enparantzan (frontoi aurrean), 18:00etan, desokupazio enpresen presentzia salatzeko eta kaltetutako familiari babesa adierazteko.

Sindikatuak azaldu duenez, desokupazio lanetan aritzen den Desokupacyl enpresak familia bat mehatxatu zuen atzo Berangon. 

Aste honetan bertan antzeko esku-hartzeak izan dira Bilboko Zorrotza auzoan eta Barakaldoko Burtzeña auzoan ere. Bi kasuetan, alokairu kontratua zuten familien aurkako kaleratze saiakerak egon direla dio sindikatuak, eta auzokideen zein sindikatuen erantzunari esker saiakerok bertan behera geratu direla gaineratu du.

Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren arabera, desokupazio enpresek "intimidazioa eta mehatxua" erabiltzen dituzte kaleratzeak gauzatzeko, eta jabeen aldeko babes giroa indartzen laguntzen dute, maizterren aurkako jardunak normalizatuz.

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun