Horren adibidetzat jarri dute Arizona antzezlanaren kasua: hasiera batean gaztelaniaz bakarrik programatu zen emanaldia, eta herritarren kexen ondoren gehitu dute euskarazko saioa.
Udalerriko herritar talde batek esandakoaren arabera, erabaki horrek euskarazko edukiek Berangoko programazioan duten tokia agerian utzi du. Haien esanetan, ez da kasu isolatua, joera baten isla baizik. Taldeak dio Udalak gaztelaniazko saioa lehenetsi zuela, eta ondoren, jasotako kritikak tarteko, egokitu duela egitaraua.
Udalak, ordea, helduentzako euskarazko saioetan aretoa normalean betetzen agerian utzi du argudiatu du, gaztelaniazkoetan gertatzen ez den bezala. Salaketa egin dutenek, ordea, ez dute azalpen hori ontzat jo, eta euskarazko eskaintza sendotzeko konpromiso argiagoa eskatu dute, halako egoerak ez direlako lehen aldiz gertatzen.
Testuinguru horretan, herritar taldeak galdera zuzena plazaratu du: lehentasuna antzokia betetzeak izan behar al du, ala euskarari eta euskal kulturari dagokien tokia bermatzeak? Hori dela eta, euskarazko emanaldira bertaratzeko deia egin diete herritarrei, kultur kontsumoaren bidez ere hizkuntzaren presentzia indartzeko.