Berangoko Udalak udal-hilerria eraberritu eta handitzeko lanak egingo ditu

Izaro Garcia 2026ko otsailaren 16a

Proiektuak 399.000 euroko aurrekontua du.

Proiektuaren bidez, 87 horma-hilobi tradizional eta 128 zutabedun nitxo berri jarriko dituzte, 399.000 euroko aurrekontua izanik.

Horrez gainera, errautsak uzteko gune berriak prestatuko dituzte, baita oroimenaren lorategi bat ere. Lorategi horrek zuhaitz bat izango du erdigunean, ziurrenik olibondo bat, eta inguruan errautsak uzteko berariazko eremua egokituko dute, legarrez eta zurez egindakoa. Perimetroan landare-gunea eta harrizko bankuak jarriko dituzte. 

Era berean, urestatze-sistema berria ere instalatuko dute; hau da, ur lainoztatua erabiliko duen urestatze-sistema. Horrela, errautsak pixkanaka lurrean hobeto integratuko dira. Udalaren arabera, mota horretako espazioak gero eta eskari handiagoa dute.

Handitze-lanen barruan,e gun dauden bakarkako hilobien plataforma bat berrituko dute horma-hobi berriak hartzeko.

Bestalde, instalazio elektrikoa eta argiteria ere eguneratuko dituzte: luminariak eta proiektorea ordezkatuko dituzte, baina argi-zutabeak egungo tokian mantenduta. Gainera, eskaileretan hartune elektriko berriak ere egongo dira, mantentze-lanak eta erabilera puntualak errazteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun