Martxoaren 5ean, 17:30ean, Haur liburutegian, Txoria nintzela hitzaldia eskainiko dute (6 urtetik aurrera). Edurne Ugartek eta Juan Luis Mugertzak txorien inguruko jakintza eta bitxikeriak partekatuko dituzte, publiko gazteari natura gerturatzeko asmoz.
Martxoaren 13an, ordu berean, Fernando Ansoleaga antzokian, Luki zatoz gurekin! ipuinaren aurkezpena egingo dute. Saioan kantak, bertsoak, gonbidatu bereziak eta bestelako sorpresak iragarri dituzte. Ipuinak Berango-Merana herri eskolako Luki maskota du oinarri.

Tailerrak eta sormen ekintzak
Martxoaren 12an, 17:30ean, Berango-Merana eskolan, berbodromoa eta haurrentzako tailerrak antolatuko dituzte, adin guztietara zabalik. Era berean, martxoaren 17an, 17:30ean, Berango-Merana eskolan, hormairudi kolektiboa margotuko dute euskararen alde.
Bestalde, Martxoaren 25ean, 17:30ean, Euskaraz, zergatik? tailerra eskainiko du Maitane Nerekan Umaranek Haur liburutegian.
Kirola eta jolasa euskaraz
Egitarauak aisialdirako tartea ere izango du. Martxoaren 26an, adibidez, 17:30ean, Basotxuko parkean, zurezko jolasak antolatuko dituzte familia osoarentzat. Horrez gain, eguna zehazteke dagoen arren, txirrindula ginkana ere egingo dute, 17:00etan, Berango-Merana eskolan.
Ekimenak ekimen, gogoratu Berangon Korrikaren aurkezpena bera martxoaren 6an izango dela, 19:30ean, frontoian. Bertan kontzertu parte-hartzailea eta argazki erraldoia egingo dituzte; beraz, hurbildu zaitezte!