Berangok liburuen festa hartuko du apirilaren 25ean

Izaro Garcia 2026ko apirilaren 23a

Goizeko 11:00etatik 15:00etara, Berangoko frontoian izango da hitzordua.

Berango literaturaren topagune bihurtuko da datorren apirilaren 25ean, zapatua, "Berangoko Liburu Azoka 2026" ekimenari esker. Goizeko 11:00etatik 15:00etara, Berangoko frontoian izango da hitzordua, eta irakurzaletasuna sustatzea zein tokiko zein kanpoko argitaletxeei ikusgarritasuna ematea izango ditu helburu nagusi.

Azokak eskaintza zabala ekarriko du: literatura genero askotako lanak, nobedade editorialak eta irakurle mota guztientzako proposamenak. Bertan izango dira, besteak beste, Literatura Kalean, Psikolan, Blissful Thinking, Draco Somnium, Ediciones Beta, Perez Haziku, Ediciones Fortuna, Viento Norte Editorial, Ediciones Escondidas eta Editorial Novae bezalako argitaletxeak.

Gainera, liburu sinaduren txokoa ere prestatu dute antolatzaileek. Irakurleek aukera izango dute hainbat egileakaz aurrez aurre egoteko eta euren lanak sinatuta eramateko. Parte hartuko duten idazleen artean daude Iñaki Bernaola, Gorka Diez, Mónica Sánchez, J.L. Etxegarai eta Dei Gaztelurrutia.

Antolatzaileen arabera, "liburuak kalera ateratzea eta irakurleen eta sortzaileen arteko harremana estutzea" da azokaren funtsa.

Beraz, literaturazaleentzat zein jakin-mina dutenentzat, hurbildu zaitezte Berangoko Liburu Azokara!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun