
Jardunaldia parte-hartze librekoa izango da; hau da, edonork parte hartu dezake. Hori bai, aurretik izena eman beharko da Nagusien Etxean. Ez da esperientziarik behar, nahikoa da gogoa izatea, ondo pasatzeko prest egotea eta beste herritar batzuekaz batera jardunaldi parte-hartzaile batez gozatzea.
Antolatzaileek herritarrak animatu dituzte ekimenean parte hartzera; izan ere, petanka ezagutzeko, lagunartean aritzeko eta domeka goizari beste erritmo bat emateko aukera paregabea da.
Beraz, hurbildu Berangora eta parte hartu!