Santa Ana inguruko auzoa asko hazi da azken urteotan, eta etxez inguratuta geratu da. Horrek auzoko itxura aldatzeaz gain, bizitasuna ere eman dio inguru horri. Horren inguruan ospatuko dituzten jaien egitaraua uztailaren 24an hasiko da, 18:00etako txupinazoagaz; ondoren, herri-krosa, Berango Kantariren kalejira, zezensuzkoa, Txerri Ugerrak taldearen kontzertua eta Nonbait erromeria izango dira. Hurrengo egunetan, txirrindularitza-lasterketa, txokolatada, Disko Txiki emanaldiak, Ilbarri, Zopillotes Txirriaos eta DJ Bullen saioak egingo dituzte. Uztailaren 26an, santuaren egunean, meza, nagusientzako hamaiketakoa, tortilla- eta koktel-lehiaketa, igel-toka, goitiberen jaitsiera, umeentzako herri-kirolak, sardina-jana eta mariatxiak izango dira jaiak borobiltzeko.
Egitaraua:
Uztailak 24, barikua
- 18:00 Txupinazoa, erraldoiak eta buruhandiak.
- 18:45 Herri-krosa.
- 19:00-20:30 Berango Kantari abesbatzaren kalejira.
- 22:00 Zezensuzkoa.
- 23:00 Txerri Ugerrak taldearen kontzertua.
- 01:00 Nonbait taldearen erromeria.
Uztailak 25, zapatua
- 11:00-12:30 Txirrindularitza-lasterketa.
- 13:30 Bilbainadak, Los Txinberos taldeagaz.
- 18:00 Txokolatada.
- 18:30-20:30 Asto-probak.
- 19:00-20:30 Umeentzako Disko Txiki emanaldia: Dantzatzeko Prest.
- 20:30-21:30 Ilbarri taldearen kontzertua.
- 23:00 Zopillotes Txirriaos taldearen kontzertua.
- 01:00 DJ Bull.
Uztailak 26, domeka
- 12:00 Meza.
- 13:00 Nagusientzako hamaiketakoa eta Otxandategi Dantza Taldeko umeen emanaldia.
- Ordutegirik gabe Tortilla- eta koktel-lehiaketa, alkoholagazko eta alkoholik gabeko modalitateetan.
- 13:00 Igela-txapelketa.
- 17:00 Goitiberen jaitsiera.
- 18:00-19:00 Umeentzako herri-kirolak.
- 18:30-20:30 Asto-probak.
- 19:00-20:30 Umeentzako Disko Txiki emanaldia: Buelta eta Bira.
- 19:00 Sardina-jana.
- 20:30 Mariatxiak.